Europako Batzordeko lehendakari Ursula von der Leyenek Europar Batasunaren 2023ko Egoerari buruzko hitzaldia eginen du irailaren 13an, Europako Parlamentuan.
Urtero, Europako Batzordeko lehendakaria EBk dauzkan arazo garrantzitsuez mintzatzen da eta haiek konpontzeko ideiak proposatzen ditu Europar Batasunaren Egoerari buruzko hitzaldian (SOTEU). Europan lege edo politika berriak ezartzeko iradokizunak ere egiten ditu.
2023ko Batasunaren egoerari buruzko hitzaldian, Von der Leyenek datorren urterako lehentasun eta ekimen adierazgarri nagusien zirriborroa eginen du, Europar Batasunaren azken urteetako arrakastak eta lorpenak oinarri harturik.
Oraingo legegintzaldiko azken hitzaldia izanen da, 2024an Europako hauteskundeak eginen baitira.