Bruselako Parlamentariuma da bisitari gehien hartzen dituen Europako legebiltzarra. Bertan bada zinema bat Europaren eta Europako Parlamentuaren 360°ko ikuspegiaz gozatzeko. Ikasiko duzu nola funtzionatzen duen Parlamentuak, nola egiten diren legeak eta zergatik den garrantzitsua Europako politika. Mapa interaktibo bati esker, EBn barnako bidaia birtual bat eginen duzu:100 istorio baino gehiago ezagutuko dituzu, lurraldearen aniztasunaren erakusgarri.
Parlamentariuma asteko egun guztietan dago zabalik eta sarrera doakoa da. Guztiz irisgarria da desgaitasuna duten bisitariendako.