Karbonoa mugan doitzeko mekanismoa erregelamendu berri bat da, eta pizgarriak sortuko ditu EBtik kanpoko erakunde ekoizleek isuriak murriztu ditzaten. «55. helburua» deritzon neurri-sortaren funtsezko parte bat da. Sorta hori EBn indarrean dagoen legeria berrikusteko eta eguneratzeko proposamen-multzo bat da, eta haien xedea da politikak EBren klima-helburuekin bat datozela bermatzea (berotegi-efektuko gasen isuri garbiak gutxienez % 55 murriztea hemendik 2030era, alegia).
Bestetik, haien helburua da Europako konpainiak, zeinek CO2 isurtzeko eskubideengatik ordaindu behar baitute klima-arauen mendekoak direlako, ez daitezen desabantailan egon klima-eskakizun lasaiagoak dituzten hirugarren herrialdeetako aurkarien aurrean.
CBAMen fase iragankorra heldu den urriaren 1ean hasiko da, eta 2025aren bukaerara arte luzatuko.