Batzordeak Espainiako «Extremadurako behia» adierazpen geografiko babestu berria onetsi du gaur.

Haragi hori Extremaduran –Espainiako hego-mendebaldean– dauden behi-arraza nagusietatik lortzen da. «Extremadurako behia» AGBaren babespeko arrazak behar bezala egokitzen dira eskualdeko muturreko tenperaturara eta plubiometriara, eta ongi jasaten dituzte hotza, beroa eta lehorte-aldietako ur-eskasia. «Extremadurako behia» AGBaren produktuaren kalitatearen oinarria da dehesaren eta dehesa bihurturiko lurren ekoizpen-sistema estentsiboa, horri esker animalien ongizate-maila handiak lortzen ahal baitira. Izan ere, estres-maila askoz txikiagoa da produkzioan zehar eta, oro har, edoskitzaroak errespetatzen dira. Horrek berezkoak dituen ezaugarri bartzuk ematen dizkio produktuari.

Nekazaritzako 1.650 produktu babestuen zerrendari gehituko zaio izendapen berri hori. Adierazpen geografiko babestu guztien zerrenda eAmbrosia datu-basean dago.

Gehiago irakurri