Navarra Health Cluster-a da, sortu eta bere lehen urtean, Akitania Berria – Euskadi – Nafarroako Bio-osasunari buruzko 8. topaketaren antolatzailea. Ekialdi hori euroeskualdeko 3 eskualdeen lankidetzatik sortu zen, eta jadanik 7 aldiz antolatu dute txandaka. 2023an Nafarroan eginen da, eta NHC izanen da anfitrioia.
Topaketen helburua da euroeskualdean sektore biosanitarioa eta lankidetza bultzatzea.
Topaketak zuzentzen zaizkie enpresei, ekintzaileei, inbertsoreei, ikertzaileei eta, azken batean, Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako osasun sektorearen berrikuntzaren eragile guztiei.