Abuztuaren 12a, larunbata, Gazteriaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Nafarroako Gazteriaren Institutuak katalogo bat argitaratu du. Bertan, gazteei zuzendutako 121 zerbitzu publiko eta doako aipatu dira, hainbat arlotakoak, adibidez: etxebizitza, enplegua, prestakuntza, asoziazionismoa eta mugikortasuna. Tresna horri esker, Nafarroako gazteek baliabide irisgarri bat izanen dute, haien bizilekua edozein dela ere.

Katalogo horretan, Europako Elkartasun Kidegoari edo ERASMUS + Programari buruzko informazioa dago, besteak beste.

Gehiago irakurri