Europako Batasunak erabaki du Europako herritarren ekimen hau erregistratzea: «Preservation and development of Ukrainian culture, education, language, and traditions in EU states» (Europako Batasunean kultura, hezkuntza, hizkuntza eta tradizio ukrainarrak zaintzea eta sustatzea).

Ekimenaren antolatzaileek Batzordeari eskatu diote EBn errefuxiatu ukrainarrak gizarteratzen laguntzeko ekintzak areagotu ditzala.  Orobat, Batzordeari eskatu diote legeria berria proposa dezala kultura, hizkuntza, tradizio eta ondare ukraniarra zaintzeko, bai eta Europako herrialdeetan gizarteratze zentroen egitura bat ezartzeko ere.

Gehiago irakurri