Gobernu Batzordeak plan hori egiteko kontratua esleitzea onetsi du, eta Europako Next Generation EU funtsekin finantzatuko da
Lan hori PSTD Iruñea SF365 proiektuaren barnean dago eta Europak finantzatzen du, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren eta Next Generation EU funtsen bidez. Orain, Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bitartez, eredu turistikoa eraldatu eta jasangarritasunera bideratzeko inbertsio-lerro baten alde egin da, eta Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Planen Programa bat ere garatu da. Helburua da turismoaren jasangarritasuna bultzatzeko jarduerak gauzatzea, eta Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Planak garatzea, hiru alderditan (ingurumenekoa, sozioekonomikoa eta lurraldekoa), helmuga turistikoendako eta sektoreko eragile sozial eta pribatuendako ere mesedegarriak izanen direnak.