Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak egindako deialdiaren barruan izan da hori, eta Next Generation EB programaren Europako funtsak ditu. Zenbateko horri esker, hiru pertsona kontratatu ahal izanen dira 2025eko irailera arte, eraldaketa komunitarioko bulego horiek zaintzeko.
Iruñeko Udalak informazio-bulego horiekin lortu nahi duen helburua da energia-komunitateak sortzen laguntzea. Halako komunitate bat Mendillorrin ezarrita dago jada (Kemendi), eta laster sortuko dituzte Arrotxapean eta Ermitagaña-Mendebaldean.