Europako Batzordeak tarteko ebaluazio bat egingo du LIFE programan (EBri finantzazioa emateko programa, ingurumenaren eta klimaren aldeko ekintza gauzatzeko). Ebaluazioa 2021-2024 bitartean eginen da eta xede nagusi izanen du adieraztea programa helburuak eta orientazio estrategikoa betetzen ari den.
Ebaluazioaren xedea da abian den programa hobeki gauzatzea eta etorkizuneko proposamenak elikatzea.
Deialdia irekita dago iruzkinak egiteko irailaren 15era arte, eta ekarpenak aintzat hartuko dira ekimena gauzatu eta hobetzerakoan.