Espainiak, Belgikak eta Hungariak, EBko egungo Hirukoteko herrialdeek adierazpen bat egiteko konpromisoa hartu dute, Europan genero-berdintasuna bultzatzeko eta elkarrekin lan egiteko alor horretan.

Espainiak EBko Kontseiluaren Lehendakaritza duelarik sinatu da adierazpena eta 2023ko uztailetik 2024ko abendura bitarteko ekintzen gidalerroak finkatu ditu. Bestetik, hainbat gai landu dira, hala nola genero-indarkeriaren aurkako borroka eta emakumeen segregazioa lan-merkatuan eta hezkuntzan, soldata-arrakala murriztea, baita zainketetan dagoen arrakala ere, emakumeen ahalduntzea erabakiak hartzean, eta genero-aferak Batasunaren beste alderdi integral batzuetan txertatzea, esaterako, trantsizio ekologikoan.

Gehiago irakurri