Europar gehienek (% 93) uste dute klima aldaketa arazo larria dela munduarentzat, Eurobarometroaren inkesta berri baten arabera. Erdiek baino gehiagok (% 58) uste dute ekonomia ekologikoranzko trantsizioa bizkortu egin behar dela, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren energiaren prezioen igoeren aurrean eta gasaz hornitzeko kezkaren aurrean.

Ikuspegi ekonomikotik, inkestatutako pertsonen % 73 ados daude honekin: askoz handiagoa da klima aldaketak eragindako kalteen kostua trantsizio ekologikorako behar diren inbertsioena baino; eta % 75, berriz, honako honekin: klima arloko neurriak hartzeak berrikuntza ekarriko du.

Gehiago irakurri