Batzordeak epatze gutun bat bidali die zenbait estatu kideri, transposizio epea berriki bukatua duten zuzentarauen transposiziorako neurri nazionalik jakinarazi ez dutelako. Kasu honetan, 25 estatu kide dira EBko zortzi zuzentarauren transposizio osoa gauzatzeko neurririk jakinarazi ez dutenak; honako arlo hauei dagozkie: osasuna, ingurumena, garraioa, finantza egonkortasuna eta defentsa, finantza zerbitzuak eta kapital merkatuen batasuna. Estatu kide horiek bi hilabeteko epea dute orain epatze gutunei erantzuteko eta zuzentarauen transposizioa osatzeko, edo Batzordeak irizpen arrazoitua ematea erabakitzen ahalko du.
Espainiari automobilaren aseguruari buruzko zuzentarauaren gaineko epatze gutuna iritsiko zaio, zehazki aseguru etxearen kaudimengabezia kasuetan kaltetuak babesteari dagokionez.