Berrogeita hamar enpresa inguruk parte hartuko dute deialdi honetan, eta berrikuntza nagusi gisa ekonomia zirkularreko proiektuetarako erronka espezifiko bat izango du
Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko 2023ko I+Gko proiektu estrategikoak egiteko laguntzak emateko deialdia ebatzi du. Deialdi horretan 16 proiektu izan dira onuradun, eta 15,8 milioi euro bideratuko dira horietara. Beraz, deialdiaren hasierako gauzatze-maila % 98,75ekoa izango da. Proiektuak 48 enpresak, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) 13 eragilek eta kluster batek garatuko dituzte.