Legeak EBn energia aurrezteko helburuak ezartzen ditu, bai energia primarioaren kontsumoan, bai azken kontsumoan.
Estatu kideek modu kolektiboan bermatu beharko dute energia kontsumoa gutxienez % 11,7 murriztuko dela Europan 2030erako (2020ko proiekzioekin alderatuta). Helburu horrekin batera, kontrol eta betetze mekanismo sendo bat izanen da, EBko herrialdeek beren ekarpen nazionalak betetzen dituztela bermatzeko.
Parlamentuak legeria hori onetsi du aldeko 471 botorekin, aurkako 147 botorekin eta 17 abstentziorekin, eta orain Kontseiluak onetsi beharko du, indarrean sartu aurretik.