EBko hamar herritarretik zortzik baino gehiagok uste dute EBk asko inbertitu beharko lukeela energia berriztagarrietan, hala nola haize energian eta eguzki energian (% 85), eta eraikinen, garraioen eta ondasunen energia eraginkortasuna handitzeak eraginen duela mendekotasun txikiagoa izatea EBtik kanpoko energia ekoizleekin (% 82)

Inflazioa kezka handia den arren, egoera ekonomikoaren gaineko pertzepzioak eta itxaropenak hobetzen ari dira. Europar gehienek uste dute Next Generation EU (EBren suspertze plana, 800.000 milioi eurokoa) eraginkorra izan daitekeela egungo erronka ekonomikoei erantzuteko. Euroaren gaineko iritziak ona izaten jarraitzen du.

Gehiago irakurri