Osoko bilkurak asteartean onetsi zuen EBn txipen hornidura ziurtatzeko plana. Hauek dira gakoak: ekoizpena eta berrikuntza bultzatzea, eta krisialdietarako larrialdi sistema berri bat sortzea. Testua onetsi zen aldeko 587 botorekin, kontrako 10ekin eta 38 abstentziorekin. Orain, bakarrik falta da Kontseiluak lege bihurtzeko erabakia hartzea.

Txipei buruzko Europako Legearekin, herritarrek egin dituzten eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren ondorioetan jaso diren proposamenei erantzun diete eurodiputatuek. Lege horrek Europako teknologiaren hedapena sustatzen du, atzerriko sektore bereko kideen alternatiba sendo gisa.

Gehiago irakurri