Batzordeak hainbat neurri aurkeztu ditu gaur, Europako Ikerketa Esparrua (EIE) indar dadin eta erresilienteagoa, erakargarriagoa eta lehiakorragoa izan dadin. Neurri horiek ekarpena eginen diote EIEren 2022-2024rako agenda politikoaren lehentasunezko ekintza bati; zehazki, ikerketako ikasketa erakargarriak eta jasangarriak sustatzeari.
Ekimen horiek funtsezko onurak ekarriko dizkiete bi milioi ikertzaileri Europa osoan, eta lan aukera egonkorrak eta ongi ordainduak sortzea sustatuko dute. Bereziki, Europako ikertzaile hasiberriak eta ikerketako beste talentu batzuk bultzatuko dira Europan geratzera, eta, aldi berean, beren karrerei eragiten dieten prekaritate arazoei helduko zaie. Era berean, Europa nazioarteko talentuentzako helmuga interesgarri gisa kokatzeko lan eginen da, munduko eszenan duen erakargarritasuna are gehiago indartuz.