EBk modu aktiboan parte hartzen du nazioarteko zigor-arloko justizia babesten. Europaren barnean, Europar Batasunak estatu kideen arteko lankidetza indartzen laguntzen du, nazioarteko krimenak prebenitu eta haien kontra borrokatzearren bai Eurojusten bidez eta bai genozidioa, gizateriaren aurkako krimenak eta gerrako krimenak ikertu eta esesteko Europako Sarearen bidez.
EBk zeregin erabakigarria izan du arlo horretako erakunde hauek guztiak babesten: Nazioarteko Zigor Gortea, zigor-arloko nazioarteko auzitegiak eta auzitegi nazionalak, egiaren eta adiskidetzearen batzordeak, biktimen justiziarako eta erreparaziorako eskubideak babesteko erreparazio-mekanismoak, eta Nazio Batuen kontuak emateko mekanismoak.