Nafarroako hiru ikastetxe horiek Europako Parlamentuaren 2023-2024 ikasturteko Enbaxadore Eskolak proiektuan parte hartuko duten ikastetxeen zerrendan sartu dira

Europako Parlamentuaren Enbaxadore Eskolak programa egiten duten ikasleek eta irakasleek europar herritartasunak eskaintzen dizkien aukerak ezagutuko dituzte, eta Europako Parlamentuak Europako erabakiak hartzeko prozesuan betetzen duen zereginaz jabetuko dira. Beraz, helburua da gazteek beren ekintza aukerak ezagutzea eta, besteak beste, Europako Parlamenturako hauteskundeetan botoa emateak duen garrantziaz jabetzea.

Ikastetxe horiekin batera, badaude programan aurretik sartu zirenak: Plaza de la Cruz BHI, Lizarrako Politécnico IBP, Fundación Escuela Teresiana eta Monjardín lizeoa.

Gehiago irakurri