Ezagutzera eman dira Orkoiengo hainbat lurzatitan zerealen eta lekadunen barietateekin egiten diren saiakuntzak, baita klima aldaketara nola egokitzen diren ebaluatzeko esperimentazio eredua ere.

Horrelako ekimenen bidez, nekazaritzako profesionalak ez direnek bertatik bertara ezagutzen ahal dute INTIA garatzen ari den lan esperimentala. Izan ere, badira 30 urte baino gehiago esperimentazio sare bat duela, labore estentsiboetarako barietateak gomendatzeko, Nafarroako eremuen ezaugarri agroklimatikoetara egokituak. Barietate berrien eta erreferentziazko lekukoen arteko konparazioak aukera ematen du nekazariei frogatzeko eta erakusteko zein diren beren eremura eta laborantza inguruneetara hobekien egokitzen diren barietateak.

Gehiago irakurri