Neurri hau lagungarria da Europako Itun Berdeko helburuak lortzeko, eta, aldi berean, lagungarria da dependentzia txikiagoa izateko Errusiako erregai fosilekiko eta trantsizio ekologikoa azkartzeko, hala bat eginez REPowerEU izeneko planarekin
2026ko ekaina arte aplikatuko da araubidea, eta honako xede hauek izanen ditu: i) energia berriztagarrien iturrien kuota handitzea, Espainiako sistema elektrikoan; ii) elektrizitatea sortzea iturri berriztagarrietatik, soberako produkzioko uneetan; eta iii) laguntzea segurua izan dadin Espainiako sistema elektrikoa.