Europako Batzordearen ekimenaren xedea da biktimen eskubideak Europar Batasun osoan indartzea, babesa, informazioa, justizia eta kalte-ordainak izan ditzaten

Orain indarrean dagoen zuzentaraua eguneratzeko proposamenak arau minimo batzuk ezartzen ditu, 2012koak baino harago doazenak. Arau horiek aintzat hartzen dute gizartearen beharrek, teknologiak eta justiziak izandako bilakaera.

Hauek dira erreformaren elementuetako batzuk: bermatzea biktimek ederki ezagutuko dituztela beren eskubideak, eta delituak salatzeko baliabideak eskura izanen dituztela; biktima zaurgarrien beharretara egokituta dauden segurtasun-neurriak hobetzea; justiziarako sarbidea errazagoa izatea.

Gehiago irakurri