Batzordeak gustura hartu du akordio politiko hori, Europako Parlamentuaren eta EBko estatu kideen artekoa, hizpide duena Batzordearen proposamen bat, egunera dadin EBaren zuzentarau bat, amiantoarekin lan egiteari buruzkoa
Akordio politiko horren arabera, eta jarraikiz azkeneko proba zientifikoei, arau berriek bermatuko dute langileek gehienez jasanen dutela amiantozko 0,01 zuntz zentimetro kubikoko (f/cm³), trantsizioaldi batean. Kopuru hori aurreko gehienekoa baino hamar aldiz txikiagoa da. Batzordeak EBko estatu kideei gidalerroak emanen dizkie, errazago aplika ditzaten berrikusitako zuzentaraua. Gidalerro horiek beren barnean bilduko dituzte honako hauek: nola igaro zuntzak zenbatzeko metodo berriagoetara, prestakuntza programak eta norbera babesteko ekipamenduak.