Txostenak erakusten du EBk aurrera egin duela azken bost urteetan helburu askotan, Batzordeak funtsezko eremu estrategikoetan dituen lehentasunekin bat etorriz, hala nola Europako Itun Berdea, Ingurumen arloko 8. Ekintza Programa eta Gizarte Eskubideen Europako Oinarriaren Ekintza Plana.
Datuek erakusten dute EBk asko aurreratu duela helburu sozioekonomikoei dagokienez, eta aurrerapausu gehiago izanen direla ingurumenaren arloan, estatu kideek Europako Itun Berdearen asmo handiko helburuak aplikatzen dituzten heinean.