Batzordeak arauak proposatu ditu ekoizleak ehungintzako produktuen bizi-ziklo osoaren erantzule izateko, eta EB osoan ehungintzako hondakinen kudeaketa jasangarria bultzatzeko.

Ekimen honekin ehungintzako produktuak bereizita biltzeko, sailkatzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko sektorearen garapena bizkortuko da, bat etorriz Ehungintza jasangarria eta zirkularra izateko EBren estrategiarekin. Espero da erabilitako ehunen eskuragarritasuna handitzeak tokiko lanpostuak sortuko dituela, EBko kontsumitzaileek –bai eta kanpokoek ere– dirua aurreztuko dutela eta, aldi berean, baliabide naturaletan ehungintzaren ekoizpenak eragiten dituen ondorioak murriztuko direla.

Gehiago irakurri