Eskubide Sozialetako kontseilari Mª Carmen Maeztuk bere gain hartu du, Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritzarekin bat datorren ordezkaritza
Nafarroak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bitartez eta, ondorioz, Mª Carmen Maeztu kontseilariaren bitartez, uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte bere gain hartzen du Enplegu, Gizarte Politika, Osasun eta Kontsumitzaileen Kontseilu Europarraren (EPSCO) enplegu eta gizarte-politikaren arloan autonomia-erkidegoen ordezkaritza eta koordinazioa. Ordezkaritza hori bat dator Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritzarekin.