Gastu sozialak gora egin zuen berriro, eta gauzatutako guztiaren ia %53 izan zen
Foru Komunitatera egindako Kapital Transferentziak 196,91 milioi eurokoak izan dira; hau da, aurreko urtean baino %3,80 gehiago. Igoera hori gertatu da batik bat Next Generation-EU Europako berreskuratze-instrumentutik datozen funtsak gehitzearen ondorioz (%16,40, 2021ean jasotakoekin alderatuta) eta Europako FEADER ETA FEDER kofinantzaketa programei dagozkien sarrerak murrizteagatik (%45,94), 2021ean jasotako 10,53 milioiko REACT-EU funtsen aurrerakinak eraginda, batez ere.