Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria buru izan da gaur goizean Justizia Errestauratiboaren Nazioarteko XII. Mintegiaren amaiera ekitaldian. Mintegia ekainaren 22an eta 23an egin da Iruñean, eta bertan zigor-betearazpenaren eredu berri horrek bizikidetza komunitarioa hobetzeko duen garrantzia azpimarratu da.

Mintegia azken bi egunetan garatu da ingelesezko Policy matters in Restorative Justice: Mapping a Field in its process of growth and innovation (Politika publikoen garrantzia eta erronkak justizia errestauratiboan: berrikuntza- eta garapen-prozesuak) izenburupean. Aukera bat izan da esperientziak partekatzeko eta justizia errestauratiboaren arloan gaur egun garatzen ari diren proiektu eta programa berritzaileenak ezagutzeko, bai Espainiako beste erkidego batzuetan, bai mundu mailan.

Mintegi hau Justizia Errestauratiboaren Europako Foroak bultzatu du, Nazio Batuen kontseilu sozialaren organo aholku-emaileak, eta oraingo honetan Nafarroako Gobernuaren laguntza izan du, zeinak Justizia Zuzendaritza Nagusiaren bidez koordinatu eta finantzatu baitu.

Gehiago irakurri