Botikak Portugalgo, Kroaziako, Poloniako eta Finlandiako farmazietan jaso ahal izango dira, eta, 2023. urtearen amaiera aldera, sistema Batasuneko 25 herrialdetara zabalduko da

Programak Europako historia klinikoaren sistema osatzen du. Nafarroa maiatzean sartu zen sisteman, eta, horren bitartez, Batasuneko herritarren osasun-datuetarako elkarrekiko sarbidea bermatzen da, estatu kideetako lurraldeetan behar izan dezaketen osasun-arretan. Era berean, Europako errezeta elektronikoaren sistemak elkarrekikotasuna eskaintzen du botikak ematerakoan; beraz, beste estatu batzuetako herritarrek sendagaiak jaso ahal izango dituzte Nafarroako farmazietan.

Gehiago irakurri