Berritasun gisa, nabarmentzekoa da energia-komunitateak dirulaguntzen hartzaile izanen direla. Horrela, jarraipena ematen zaie honako hauetatik ateratako ondorioei: Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketari aurre egiteko Iruñeko 2030erako Estrategia eta European City Facility (EUCF) proiektuaren azken txostena.
Ondorio horietan, energia-komunitateak hiriaren deskarbonizazio prozesua errazteko tresna garrantzitsutzat jotzen dira; izan ere, klima aldaketaren aurkako borrokan herritarren eta enpresa txikien parte-hartzea bideratzeaz gain, hirian inbertsio kolektiboak sustatzen dituzte, trantsizio energetikoan aurrera egiteko.