Sariak hogeita bederatzigarren edizioa egin du, eta komunikabideetako profesionalek Europako gaiei buruz informatzeko egiten duten lana saritzen du. Hauek dira aurtengo saridunak: Laura García, Europa Press-eko ordezkaria Bruselan; María Carou, RNEko korrespontsala Bruselan; eta Almudena Ariza, TVEko nazioarteko eta gerrako korrespontsala

Sari gisa ematen dira diploma bat eta 15.000 euroko zuzkidura modalitate bakoitzean (prentsa idatzia, irratia eta telebista), eta urtero deitzen dute saria Europako Kazetarien Elkarteak, Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzak eta Europako Parlamentuaren Madrilgo Bulegoak. Komunikabideetako profesionalen lana saritzen du, haien lanari esker Europar Batasunaren inguruko iritzi publikoa sor baitaiteke, kontrastatua eta informazio oinarri sendoen pean.

Gehiago irakurri