Pertsonatzea erabaki du, 2021ean Berreskuratze Planaren esparruan emandako 3 milioiko laguntzari dagokionez Foru Komunitateak dituen interesak defendatzeko
Gaurko bilkuran erabaki du pertsonatzea Madrilgo Autonomia Erkidegoak 2021eko errege-dekretu baten aurka jarritako errekurtsoan; errege-dekretu horren bidez, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, Espainiako Gobernuak zuzeneko dirulaguntzak ematea arautu zuen berroreka eta ekitatea bilatzen zuten lurralde-inbertsioei.