Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak bultzatuta, prestakuntza horren helburua gazteen enplegagarritasuna bultzatzea da

Gazteen enplegagarritasuna bultzatze aldera, Nafarroan gazteekin lan egiten duten 12 erakundek prestakuntza jaso dute berriki, boluntariotza-esperientzietan pertsonek eskuratzen dituzten gaitasunak aitortzeko eta ziurtatzeko. Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak bultzatuta, Reconoce elkarteak eman du prestakuntza. Elkarte horrek Estatuko erakundeen sare bat sustatzen du, besteak beste, gazteen eta boluntarioen erakundeak, administrazio publikoak eta enpresak.

Gehiago irakurri