Testuinguru horretan, Sánchez presidenteak interesa agertu du, gure presidentetzari begira, Suediak dituen kezka eta lehentasunen gainean, eta Ulf Kristersson-i jakinarazi dio bere asmoa dela presidentetza hori estatu kideen arteko bloke-politikak saihestuko dituen adostasunen bila egituratzea.
Bi mandatariak bat datoz: Putinen gerrak eragina izan du Suediako presidentetzan. Horrez gain, nabarmendu dute Europako Kontseiluetan eta EBko Ministro Kontseiluetan herrialde guztiek erabaki komun bat erakutsi dutela Ukrainari behar duen laguntza guztia ematen jarraitzeko, bai esparru politikoan, bai ekonomikoan, humanitarioan edo militarrean.