Batzordeak beste zutabe bat gehitu dio Osasunerako Europar Batasunari: osasun mentalaren ikuspegi berri global bat
Lehen urrats garrantzitsua da osasun mentala osasun fisikoarekin parekatzeko, eta osasun mentaleko arazoei sektore arteko planteamendu berri bat eskaintzeko. Batzordeak, hogei ekimen enblematikoren bitartez, estatu kideei lagunduko die pertsonei eta osasun mentalari lehentasuna ematen. Horretarako, Europar Batasunak 1.230 milioi euroko finantziazioa emanen du, hainbat finantza baliabidetatik.