Azoka urriaren 20tik 22ra bitartean egingo da Iruñean eta erronka demografikoaren nazioartekotzea izango du ardatz

Nafarroak 2023ko Presura Azoka Nazionalahartuko du datorren udazkenean, eta 50 hizlari, 80 erakusketa eta 10.000 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu despopulazioari aurre egiteko. Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak urriaren 20tik 22ra Iruñean egingo den ekitaldia aurkeztu du gaur. Erronka demografikoa nazioartera zabaltzea izango du helburu, hiri- eta landa-arloen arteko elkarrizketa ezartzeaz gain, mendi- eta muga-lurraldeetako despopulazio-fenomenoari heltzeko.

Gehiago irakurri