Eranskinak Next Generation UE funtsen eta REpowerEU programaren 10.300 milioiko transferentzia gehigarriak jasotzen ditu, zeinak bideratuko baitira jadanik abian diren 12 proiektu estrategikoetara, bai eta 84.000 milioi ere, maileguen bidezkoak.
Transferentziak orobat erabiliko dira unibertsitate publikoetan mikrokredentzialen eskaintza berri baten garapena eta inplementazioa finantzatzeko (50 milioi euro). Eskaintza horrekin langileak prestatu eta gaitu nahi dira, Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoetako jarduketa-esparruen beharrei erantzun ahal izateko.