Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuak (JBE) txosten berria argitaratu du gaur: «Demografia eta klima-aldaketa – EB munduan».
Txostenak erakusten du biztanleriaren hazkundea dela, oraindik ere, gas-isurien eragile nagusietako bat. Baina aldeak daude herrialde batetik bestera, denetan ez baita berdina biztanleriaren hazkunde-tasen eta berotegi-efektuko gasen isurtze-mailen arteko erlazioa. Isurketa gehien biztanleriaren hazkundea gelditu edo moteldu den eskualdeetan izaten dira. Bitartean, munduko biztanleriaren hazkundearen zatirik handiena gertatzen ari da gaur egun isurketarik txikienak dituzten tokietan eta, beraz, iraganean sortutako emisioen erantzukizun txikiagoa dute. Horrek esan nahi du igorle nagusiek beren isurketen murrizketa handia eta azkarra bermatu beharko dutela; aldiz, isurtze txikiak dituzten baina biztanleria asko hazten den herrialdeetan, laguntza behar dute isurketen hazkunde esanguratsua saihestuko duten hazkunde-moduak aurkitzeko.