Gaur, ekainak 5, ireki da Europako Proiektuak Sustatzeko eta Kudeatzeko Etengabeko Prestakuntzako Ikastaroan izena emateko epea.  Uztailaren 2ra arte izanen da izena emateko aukera.

Nafarroako hainbat eragile sozioekonomikok adierazi zuten enpresen eta beste erakunde batzuen kualifikazioa hobetu behar zela Europar Batasuneko programetan. Horregatik sortu da prestakuntza hori.

Azken helburua da, eta horretan ados dago Nafarroako Gobernua, entitate horiek halako programetan duten parte-hartzea hobetzea. Proposamena egokia eta beharrezkoa da, kontuan harturik Europar Batasunaren 2021-2027 Urte Anitzeko Finantza Esparru berria.

Gainera, Europako programa nagusiei heldu nahi zaie, hala nola Life+, Erasmus+, Digital Europe eta Interreg, besteak beste.