Europako Batzordeko Enplegu Zuzendaritza Nagusiak gonbita egin du ekainaren 8an eta 9an Gaitasunen Europako Urteko ekitaldi entzutetsuetako batean parte hartzeko
Ekitaldiaren asmoa da eztabaida piztea trebetasunen garapenerako dauden gabeziei buruz, bai eta politika publikoetan eta enpresa-munduan beharrezkoak diren aldaketei buruz ere; era berean, asmoa da gaitasunen balioa eta ikusgarritasuna sustatzea. Ekitaldian honako hauek bilduko dira: orientazioko eta balidazioko profesionalak, enpresak, solaskide sozialak, merkataritza-ganberak, kualifikazioko agintariak eta erakundeak, eta agintari publikoak.
Ekitaldia on line ikus daiteke.