Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak EBko erakundeetan lanean edo praktiketan aritzeko eskaintzen buletinaren 17-2023 zenbakia argitaratu du.
Buletinak biltzen du epea irekia duten Europar Batasuneko erakunde, organismo eta agentzietako lanpostu hutsei buruzko informazio guztia, honako kategoria hauen arabera:
- Langileak Hautatzeko Europako Bulegoko (EPSO) 2023ko oposizioen egutegia
- Aldi baterako/kontratu bidezko agenteentzako enplegua
- Zuzendari-karguentzako enplegua
- Akademikoentzako enplegua
- Enplegua zentro zientifikoetan (Joint Research Centre, JRC)
- Unibertsitateko gradudunentzako praktikaldiak
Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendatzen da honako helbide hauetako edukiak kontsultatzea:Ministerioaren ataria, Europaz hitz egiten dugu eta Espainiak EBn duen Ordezkaritza Iraunkorraren web atala.