LUX 2023 Ikusleen Saria irabazi duen filma Europako Parlamentuaren (Brusela) hemizikloan iragarriko da lehen aldiz, ekitaldi berezi batean.
Ikusleen LUX saria emateko ekitaldia ekainaren 27an izanen da, 18:00etan, Europako Parlamentuaren (Brusela) hemizikloan. Ekitaldia Europako Parlamentuarentzat eta publikoarentzat egonen da zabalik, eta bertan azalduko da nola aukeratu zuten eurodiputatuek eta ikusleek film irabazlea.
Ikusleek balorazio ugari egin eta denboraldian Ikusleen LUX Sariarekiko interesa areagotu ondoren, Europako Parlamentuak Ikusleen LUX Sarirako ekitaldi bat antolatzea erabaki zuen lehen aldiz, Europako zinemaren lorpenak nabarmentzeko eta ikusleen ekarpen garrantzitsua aitortzeko.