Eskualdeetako Komiteak EBko toki eta eskualde erakundeen jardunbide egokien deialdia egin berri du. Deialdi horretan, erakunde bakoitzak bere hiriaren edo eskualdearen lorpenak erakuts ditzake, eta beste batzuk inspiratu, komunitate oparoak, osasuntsuak eta jasangarriak sor ditzaten.
Ekainaren 30era arte zabalik dago Europako Eskualdeetako Komitearen deialdia, Europako Itun Berdearen ezarpenean EBko tokiko eta eskualdeko agintariek dituzten jardunbide egokienei buruzkoa. Deialdiaren barruan orain dela gutxiko edo aribideko ekimen hauek sartzen dira: klima egokitzapena eta arintzea, mugikortasun garbia, zero kutsadura, trantsizio berderako trebetasunen garapena, ekonomia zirkularra, aurrekontu berdeak, energia eta basoberritzea, biodibertsitatea eta hiri ekologizazioa.