Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak argitalpen hauen 16-2023 zenbakia argitaratu du:
- EBko erakundeetan lanean edo praktiketan aritzeko eskaintzen buletina (gaztelaniaz)
- EBko Profesionalak atariko lanpostu huts berrien laburpena (gaztelaniaz)
Buletinak informazio osoa biltzen du, epea irekia duten Europar Batasuneko erakunde, organismo eta agentzietako lanpostu huts guztiei buruzkoa, kategoria hauen arabera:
- Langileak Hautatzeko Europako Bulegoko (EPSO) 2023ko oposizioen egutegia
- Aldi baterako/kontratu bidezko agenteentzako enplegua
- Zuzendari-karguentzako enplegua
- Akademikoentzako enplegua
- Enplegua zentro zientifikoetan (Joint Research Centre, JRC)
- Unibertsitateko gradudunentzako praktikaldiak
Laburpenari esker, azken astean EBko Profesionalak atarian erregistratutako lan eskaintza berriak kontsulta daitezke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendatzen da honako helbide hauetako edukiak kontsultatzea: Ministerioaren ataria, Europaz hitz egiten dugu eta Espainiak EBn duen Ordezkaritza Iraunkorraren web atala.