Itziar Gómez kontseilariak sektoreari lagundu dio INTIAren lursaila bisitatzen. Bertan 200 zereal-barietate baino gehiagoren portaera ikertzen da.
Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak nekazaritza sektoreari lagundu dio INTIA Nafarroako eremu agroklimatikoetan garatzen ari den laborantza estentsiboetako esperimentazio saiakuntzetara bisitan, ereindako barietateen portaera eta izurriteak eta gaixotasunak kontrolatzeko erabilitako estrategiak aztertzeko. Bisita gidatu horien helburua lursail horietan egiten ari diren ikerketa-lana bertatik bertara ezagutu ahal izatea da.