Txostenak erakusten du EBk aurrera egin duela azken bost urteetan helburu askotan, Batzordeak funtsezko eremu politikoetan dituen lehentasunekin bat etorriz, hala nola Europako Itun Berdea, Ingurumen arloko 8. Ekintza Programa eta Gizarte Eskubideen Europako Oinarriaren Ekintza Plana.
Lehen aldiz, egungo krisiek GJHetan epe laburrean duten eragina aztertzen du txostenak. Horien artean daude krisi energetikoa, Errusia Ukrainaren kontra egiten ari den gerraren testuinguruan, eta pandemiaren ondorioak. Bestalde, EBko kontsumoak munduan dituen zeharkako ondorioak aztertzen dira txostenaren kapitulu batean.