Sergio Pérez Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusiak CRPMren Arku Atlantikoa batzordearen Batzar Nagusian parte hartu du, 50. urteurrena ospatzen duen Europako sarean
Periferiako eta Itsasoko Eskualdeen Konferentziako (CRPM) Arku Atlantikoa osatzen duten eskualdeek adierazpen bat onartu dute, eta, bertan, Atlantikoko Estrategiari dagokionez Europaren lankidetza eguneratzeko eskatu dute. Gainera, Atlantikoko eremuak aurre egin beharreko erronkei erantzuteko deia egin diete estatu kideei.