Azterlana European City Facility (EUCF) proiektuaren parte da, eta datozen urteetan 700 milioi baino gehiago mugiarazten ahal dituzten proiektuak identifikatzen ditu.

Iruñeko Udalak energia-komunitateei eta Energia Positiboko Auzoen garapenari buruzko azterlan bat egin du. Udala European City Facility programan parte hartzen ari da eta esparru horretan egin du azterlana, deskarbonizaziorako estrategia gisa. Iruñeak energia-komunitateen inguruko inbertsioaren kontzeptu bat garatu du, hirian energia-proiektuak abiarazteko behar diren inbertsioak nola egin zehazten duena. Ekonomikoki bideragarriak diren proiektu batzuk identifikatu dira Arrotxapea, Arrosadia eta Ermitagaña auzoetan; haien bidez, aukera egon liteke 700 milioi euro baino gehiago mugiarazteko eta tokiko ekonomia hein berean bizkortzeko.

Gehiago irakurri