Maiatzean Aniztasunaren Europako Hilabetea ospatzen da Europar Batasun osoan.
Europako Batzordeak hainbat ekitaldi eta jarduera antolatzen ditu maiatzean, erdigunean jarri nahirik aniztasunak eta inklusioak duten garrantzia bai lantokietan eta bai gizartean.
Aniztasunaren Europako Hilabetearen 3. edizio honetarako jarduera hauek antolatu dira: bi eztabaida interesgarri, hitzaldi magistral bat, musika-emanaldi bat eta Aniztasunaren Gutuna sinatzeko ekitaldi bat. Aretoa irisgarria izanen da eta zeinu-hizkuntzako interpretazioa egonen da.
Ekitaldietan aurrez aurre parte hartzeko tokiak mugatuak dira. Streaming bidez parte hartzeko aukera ere izanen da.